UNDERRUN

INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Ondoren agertzen diren harremanetarako datuak datu pertsonalekin lotutako gaiei buruzko kontsultak artatzeko soilik dira.
Underrun ekitaldiarekin lotutako beste edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honen bidez: underrun@alaiki.eus.

WEBGUNEKO ZERBITZUETATIK LORTUTAKO DATUAK

METRO BILBAO S.A.k arreta berezia jartzen du Metro Bilbaok antolatutako “Underrun” jardueran parte hartzen duten pertsonen datu pertsonalen babesari, eta honako hau jakinarazten du:

A. ARDURADUNA

Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna honako erakundea da:

METRO BILBAO S.A.

  • Nafarroa kalea, 2 zk. – 48001 Bilbo, Euskal Autonomia Erkidegoa.
  • NIF: A-48541957
  • https://www.metrobilbao.eus
  • Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa:
    dpo@metrobilbao.eus (datu pertsonalen tratamenduari lotutako gaiak soilik artatuko dira)

B. TRATAMENDUAREN HELBURUA

Datu pertsonalen bilketa eta tratamenduaren helburua zozketa kudeatzea da, irabazleekin harremanetan jartzea eta “Underrun” jardueran parte hartu aurretik haien nortasuna egiaztatzea.
Azaldutako helburuen arabera, tratatzen diren datuak identifikazio- eta harremanetarako datuak baino ez dira.

C. DATUAK GORDETEKO EPEA

Emandako datu pertsonalak urtebetez (1) gordeko dira “Underrun” jarduera egin denetik aurrera.

D. LEGITIMAZIOA

METRO BILBAO S.A.k datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa du “Underrun” jarduera gauzatzeko edo burutzeko, “Underrun Araudian” ezarritakoaren arabera, Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.b artikuluan jasotzen den bezala.

E. DATUEN ZEHAZTASUNA

Pertsona interesdunak bermatzen du emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla, eta betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte edo galerengatik, zuzenak zein zeharkakoak, erantzukizuna bere gain hartzen du.

F. HARTZAILEAK

Tratamenduaren arduradunaren webgunearen bidez jasotako datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako edo jakinaraziko, salbu eta adierazitako helburua garatu, kontrolatu eta betetzeko beharrezkoak diren kasuetan, legeak aurreikusitako egoeretan edo pertsona interesdunari berariaz jakinarazten zaizkion kasu zehatzetan.

G. ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK

Datu pertsonalen titularrak, edozein kasutan, DBEOren (RGPD) arabera dagozkion eskubideak baliatu ahal izango ditu, hauek izanik:

• Bere datu pertsonaletara sartzeko eskubidea.
• Datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea.
• Tratamendua mugatzeko eskubidea.
• Tratamenduaren aurka egiteko eskubidea.
• Datuen eramangarritasunerako eskubidea.

Eskubide horiek baliatzeko, interesdunak eskaera bat aurkeztu beharko du NANaren fotokopiarekin batera, zein eskubide erabili nahi duen adieraziz, helbide honetara bidalita: Nafarroa kalea, 2 zk. – 48001 Bilbo (Bizkaia),
edo helbide elektroniko honetara: dpo@metrobilbao.eus.

Datu pertsonalen babeserako eskubidea urratu dela uste badu, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzan (www.avpd.eus) erreklamazioa aurkeztu ahal izango du, baita gure Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jarri ere: dpo@metrobilbao.eus.

H. SEGURTASUN-NEURRIAK

Tratamenduaren arduradunak, METRO BILBAO S.A.k, neurri tekniko eta antolakuntza-neurri egokiak aplikatuko ditu gordetako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko, eta horrela datuen aldaketa, galera, tratamendu edo baimenik gabeko sarbidea saihesteko; betiere, teknika-egoera, aplikazio-kostuak eta tratamenduaren izaera, irismena, testuingurua eta helburuak kontuan hartuta, bai eta tratamendu bakoitzari lotutako arrisku posibleak ere. Pribatutasun Politika honi buruzko edozein zalantza izanez gero, mesedez jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honetara idatziz: dpo@metrobilbao.eus.

Era berean, jakinarazten da METRO BILBAO S.A.k “Underrun” jardueran irudiak hartuko baditu, aldez aurretik eta idatziz baimena eskatuko dela, irudi horiek jasotzeko eta argitaratzeko.

Laguntzailea
Gobierno Vasco