Prestatu esperientzia ahaztezina bizitzeko. Martxoaren 29tik 30erako gauean Underrun lasterketaren hirugarren edizioa izango da, Bizkaiko herri-lasterketen egutegian bakarra den proba. Aurten, gainera, berrikuntza handi batekin dator: bi distantzia, lurpeko esperientzia paregabeaz gozatzeko.
Moyua eta Ansio arteko 7,8 kilometroko ohiko ibilbideaz gain, edizio honek 10,2 kilometroko ibilbide berria ere izango du, Basarraten irteera eta Ansion helmuga dituena, metroko tunelaren barruan bertan ibilbide luzeago baten aukera eskainiz.
Underrunek erronka hutsetik harago joan nahi du, bizipen bakarra bihurtzeko. Metro Bilbaoko trenek egunero zeharkatzen dituzten tunelak korrika egiteko aukera emango duen ekitaldia da, erabiltzaileentzat ia hautemanezinak diren desnibelak gaindituz, itsasadarra zeharkatuz eta erronka honetara bat egitea zalantzarik izan ez duten kirolariekin batera proba berezi batez gozatzeko aukera eskainiz.
Izen-ematea
Izen-emateko epea urtarrilaren 29tik otsailaren 6ra izango da.
Zozketa
Parte-hartzaileak hautatzeko notario aurreko zozketa egingo da otsailaren 12an.
Ordainketa
Zozketan aukeratutako pertsonek 25 euroko ordainketa egin beharko dute otsailaren 13tik 19ra bitartean.
“ Une handietan bezala gozatu nuen. Egunero zeharkatzen ditudan, baina behetik, barren-barrenetik, bizkaitarren artean bereziki maitatua den garraio-bide baten bihotzetik ezagutzen ez nituen Metroko tuneletan korrika egitea… Zelako luxua!”
- Begoña Beristain -
“ Esperientzia berezi, zirraragarri eta dibertigarria!!”
- Iñigo Juaristi -
“ Oso dibertigarri eta erosoa izan da. Orain, metroarekin ibilbide beretik pasatzen naizen bakoitzean beste era batean ikusten dut dena...”
- Javier Montes -
Kontaktua
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, jarri harremanetan.