UNDERRUN

7824

Metro

250

Lasterkari

8

Geltoki

UNDERRUN

Prest egon esperientzia ahaztezin bat bizitzeko. Martxoaren 24tik 25era bigarren Underrun Metro Bilbao lasterketa egingo da. Bizkaiko herri-lasterketen egutegian sartuko den proba paregabe honetan 250 lasterkari aukera izango dute Moyua eta Ansioko geltokiak lotzen dituzten 7,8 kilometroetan korrika egiteko. Underrun Metro Bilbao kirol-erronka bat baino gehiago izatea lortu nahi da, esperientzia errepikaezin bat, alegia. 250 lasterkari aukera izango dute Metro Bilbaoko trenak egunero ibiltzen diren tunelen iluntasunean korrika egiteko, erabiltzaileentzako hautemanezinak diren maila edo tarteak saihestuz eta abentura bizitzeko zalantzarik izan ez duten goi-mailako euskal kirolariekin eta gainerako parte-hartzaileekin batera gozatuz.

Kontaktua

Informazio gehigarria nahi izanez gero, geurekin harremanetan jar zaitez.

    Laguntzailea:
    Babeslea: